XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. atala.- 1. Dekretu honetako seigarren eta zazpigarren ataletan finkatzen denaren arabera Izaiki laguntzailetzat deklaratu direnek, Sailaren edo laguntza ematen duen Erakunde Autonomoaren izenean eta ordezkotza eginez ihardungo dute dirulaguntzarekin edo laguntzarekin lotura duten ondorio guztietarako.

Eta dirulaguntza hori ez da joko haren ondarea osatzen duen zatitzat eta horren ondoriozkotzat ere.

Hala ere, Erakunde laguntzailea Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionalekoa izan dadinean eta aurrekontuen ondorioetarako, Izaikiaren Aurrekontuan sartuko da dirulaguntza edo laguntza eta kontaduritzan jaso beharko da.

Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 111. atalean aipatzen den baimena, emandakotzat joko da beharrezkoa izan dadin kasuetarako.

2. Dirulaguntzak edo laguntzak ematea erregulatzen duten arauen kasuan izan ezik edo aurreko ataletan aipatu diren Lankidetza Akordioetan osagarrizko beste arau batzuk jaso daitezenean, honako hauek joko dira Izaiki Laguntzaileen eginbeharrekotzat:

a) Dirulaguntzak edo laguntzak arautzen dituzten erizpideetan edo Lankidetza Akordioetan ezartzen denaren eta laguntza ematea onartu dadin erabakian ezarritakoaren arabera eskuratutako fondoak onuradunei ematea.

b) Laguntza emateko baldintzak betetzen direla eta horien emankortasuna ziurtatzea beharrezkoa izan dadinean.

c) Dirulaguntza edo laguntzaren aplikazioa egin dela laguntza eman duen Erakundearen aurrean justifikatzea, aplikatu ez diren zenbatekoak itzultzea Erakundeak hala eska dezanean eta onuradunek aurkeztutako justifikazioa entregatzea, beharrezkoak diren ziurtapenak gauzatuko direla horretarako.

d) Laguntza eman duen Erakundeak, fondo horien kudeaketari buruz egin nahi dituen konprobazio-ekintzei eta Ogasun eta Finantza Sailak gauzatu ditzan ikuskaritza-kontrolei men egitea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari.

Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduak 17.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Finantza Sailburua

JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.